Parkimetroa sexu langileentzat

Bonn hirian, Alemanian, lehenengo parkimetroa inauguratu dute sexu langileei egonaldiak kobratzeko. Erdigunetik hurbil dagoen industrialde batean jarri dute, eta bertan prostituzioan dihardutenek sei euro ordaindu beharko dituzte gau bakoitzeko, dena delakoa izan hartzen duten bezero kopurua. Lehenengo asteburuan 264 euro bildu dituzte, eta espero dute 200.000 eurora heltzea urte baten buruan. Argi ez daukatenentzat: sexu langileak baino askoz gehiago aberasten dira beste batzuk prostituzioaz.