Parisen geroz eta kotxe gutxiago daude: hiru etxetatik batek du autoa

Parisen geroz eta kotxe gutxiago daude: hiru etxetatik batek du autoa "The New York Times"-ek oraintsu argitaratutako erreportajearen arabera aldaketak jasaten ari da Frantziako hiriburua. 2014. urtean azpiegiturako 8.000 proiektu jarri ziren martxan klima-aldaketari egokitzeko helburuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parisen-geroz-eta-kotxe-gutxiago-daude-hiru-etxetatik-batek-du-autoa/@@download/image/paris_sin_coches_01.jpg
2019/12/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"The New York Times"-ek oraintsu argitaratutako erreportajearen arabera aldaketak jasaten ari da Frantziako hiriburua. 2014. urtean azpiegiturako 8.000 proiektu jarri ziren martxan klima-aldaketari egokitzeko helburuz.
Parisen geroz eta kotxe gutxiago daude: hiru etxetatik batek du autoa

Horrela, 320 kilometro bide gehiago sortu ziren bizikletentzat, autobideak itxi ziren oinezkoen mesedetan eta noski, hirian autoa erabiltzeagatik penalizazio gehiago ezarri dira. Horrela, Parisen matrikulatutako autoak minimo historikoetara iritsi dira.

1999-2016 urte bitarte etxean kotxea zutenen kopurua %44tik %35era jatsi da, hau da %21 gutxiago. Joera ez da Parisen bakarrik atzeman, mendebaldeko hiri askoetan ere gertatzen ari da, nahiz eta Parisen nabarmenena izan. Pariseko hiritarrek begiak etorkizunean finkatuak dituzte: bi hilabeteren buruan diesel kotxeak zirkulaziotik debekatuko dira.

Haatik, zifrak zuhurtziaz hartu behar dira. Egia bada ere egun Parisen hiru etxetatik bakarrak duela autoa kopurua handituz doa distantzia hartzen badugu: Parisetik gertu dauden barrutietan %65 igo da kotxeen jabetza eta gehiago urruntzen bagara %83. Frantziako bataz bestekoa %80koa da.

Hiriburura bueltatuz, bai, modu esanguratsuan jaitsi da kotxearen erabilera, non autoek hiri barruan ibiltzeko kilometro gutxiago dituzten. Lanera joateko geroz eta hiritar gutxiagok hartzen du autoa, baina hartzen dutenen sekulako auto-ilarak jasan behar izaten dituzte, lehen baino askoz ere okerragoak direnak. Honek badu bere logika, gune batzuetan 15 kilometro orduko soilik gida baitateke.

Neurri guzti hauekin ere kutsadura ez da gutxitu: 2016tik hasita zenbait egunetan munduko hiri handienen artean kalitaterik txarreneko airea eduki du Parisek Beijing o New Delhi-ren aurretik. Urte hartan kontatzen hasi zirenetik, 2 egunetatik 24ra igaro da gomendatutako gehienezko kutsadura kantitateak gainditu diren egunak. Adituen aburuz, egoera honen arrazoia dieselari Estatuak emandako subsidioak daude eta baita airearen zirkulazio baxua. Hau da, autoaren erabilera mugatu bada ere, hiritarrek ez dituzte honen onurak berehalakoan atzemango euren biriketan.

Hau guztia esan ondotik, aipatu beharra dago Pariseko hiritarrak direla Europako beste hiritarrekin alderatuz autoarekiko adikzio urriena dutenak. Paristarren %45ak ez du arazorik autoa aparkatu eta bestelako zerbitzuak erabiltzeko. Madrilen ordea kopuru hori %21era jaisten da, Berlinen %36ra eta Londresen %39ra.