Parisen bizi naiz

Parisen bizi naiz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parisen-bizi-naiz/@@download/image/parisen_bizi_na_1394010900.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Koldo Izagirre
149.zenbakia
Tituluan Parisen bizi dela badio ere, etxeko parajeez, gure hiriez eta bertako aferez mintzo da Koldo Izagirre bere azken poema liburuan. Ironia bikain erabiliz eta hitzekin malabareak eginez eraikitako poemen artean, azken urteetan zenbait hedabidetan argitaratu dituen artikulu bakanak ere tartekatu ditu, gaur-gaurko gaiez diharduten poesien bildumari aktualitate kutsua emanez. Poliki dastatzeko poesia atsegina.