Parisen asfaltoaren ia erdia erauzi nahi dute tenperatura altuei aurre egiteko
Frantziako hiriburuak hiriko asfaltoaren %40 kendu nahi du bere azpiegitura tenperatura beroenei aurre egiteko prestatu ahal izateko.
Bero olatuak eta lehorteak sekula baino ohikoagoak dira eta urtez urte bortitzagoak. Honen aurrean zenbait agintarik eta zientzialarik muturreko tenperatura hauei aurre egin eta egokitzeko alternatibak planteatu dituzte.
Dan Lert, Pariseko alkate tenienteak hiriaren arkitektura birpentsatzeko plan bat du. Proiektu iraultzaileak zuhaitzak landatu nahi ditu eta hiriko asfaltoaren %40 erauzi.
Funtzionario honen esanetan, Paris erlojuaren aurkako borroka batean dago krisi klimatikoaren aurrean eta epe motzean 50 gradurainoko tenperaturak pairatu litzake.
Argi dagoena da, klimaren joerak honela jarraitzen badu, eta irtenbide eraginkorragoak hartzen ez badira, hiriek euren azpiegituran aldaketak egin beharko dituztela tenperatura altuei aurre egiteko.
Horregatik, Parisek gune berdeen aldeko apustua egin nahi du eta 2026. urterako 170.000 zuhaitz landatu hirian zehar, bere gune naturalak zabalduz.
Hau ez litzateke guztia. Eraikinek ere euren fatxada eta teilatuetan aldaketak izango lituzkete. Adibidez, sabaiak ez lirateke beltzak izango, kolore honek bero gehiago kontzentratzen duelako bere baitan. Proposamenaren arabera sabaiak kolore argikoak izan behar lukete edo gainazala landarez estalia. Aldaketa sinple honek 3-6 gradutan murriztuko lituzke tenperaturak Parisen. Hiritarren bizitza estiloa ere erabat aldatuko litzateke. Gaueko bizitza ohikoagoa izango litzateke egunekoa baino. Zer deritzozu?
