Parisek Sena ibaian igeri egiteko debekua kenduko du 2025. urtean

Parisek Sena ibaian igeri egiteko debekua kenduko du 2025. urtean Paristarrek eta Frantziako hiriburura hurbiltzen den edonork Sena ibaian igeri egiteko aukera izango du 2025. urteko udatik aurrera. 100 urtetan zehar debekatuta egon da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parisek-sena-ibaian-igeri-egiteko-debekua-kenduko-du-2025-urtean/@@download/image/bridge-the-river-seine-paris-france-river-ship.jpg
2023/08/03
Paristarrek eta Frantziako hiriburura hurbiltzen den edonork Sena ibaian igeri egiteko aukera izango du 2025. urteko udatik aurrera. 100 urtetan zehar debekatuta egon da.
Parisek Sena ibaian igeri egiteko debekua kenduko du 2025. urtean

Debeku hau ezeztatu ahal izateko deskontaminazio proiektua burutu da ibaian. Agintariek gune zehatzak ezarriko dituzte uretan sartu-irtena egiteko. 

BBC kate britainiarrak ezagutzera eman duenaren arabera proiektua 1.400 milioi euro kosta da eta  hainbat urtetan joan da garatzen. 

Munduko ibairik ezagunean gizakiak murgilduta ikusteaz gain, Senaren garbiketak 2024an Parisen ospatuko diren Joko Olinpikoetako uretako diziplinei fabore egingo die. 

Proiektua amaitzea ez da erraza izan, XIX. mendean eraikitako estolderia sistemari irtenbidea topatzea sekulako erronka izan baita. Antzinako sistema honekin, sukalde eta komunetako zikinak ibaira jaurtitzen ziren. 

Frantziar gobernuak lurrazpiko urtegi bat eraikitzea planifikatu zuen, uraren tratamendu solairuetara bideratzen zen ura biltegiratzeko. 

20 urtetan zehar burutu da hau eta egun ibaiko bakterio fekalak esanguratsuki murriztu dira. Bill François, Pariseko arrantza federaziko kideak, uste du Senako ibaiak orain nahikoa garbiak daudela bainularientzat eta arrainentzat. “Egun hiriaren erdigunean 30-35 arrain espezie ditu. Eraldaketa bat izan da”, baieztatu zuen Françoisek.