Paris je taime ***

Beti geratuko zaigu Paris esaten zion Rick malenkoniatsuak Ilsa ederrari Casablanca drama erromantiko zirraragarrian. Maitasunaren hiriburua izan da Paris beti eta hala erretratatzen dute zinemagile guztiek pelikula honetan. Egitasmoak 18 zinema sortzaile bildu ditu, eta bakoitzak film labur bat errodatu du Paris eta maitasunaren arteko harreman eternalaz. Zuzendari horien artean, besteak beste, Gus Van Sant, Walter Salles, Olivier Assayas, Alfonso Cuaron, Tom Tykwer eta Coen anaiak aurki ditzakegu. Tonu eta kolore askotarikoak dira filma osatzen duten istoriotxoak: umoretsuak, dramatikoak, beldurrezkoak
Azken emaitza desorekatu samarra da. Kalitate handiko piezarik falta ez den arren, asko eta asko gatzgabeak baitira. Hala eta guztiz ere, plazer handiz ikusten da.