“PAPIER MULLAT” ***

“PAPIER MULLAT” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/papier-mullat/@@download/image/84p64nour.jpg
2008/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Nour
84.zenbakia
“PAPIER MULLAT” ***
Cheb Balowski taldeko Yacine Belahcene abeslariak martxan jarritako egitasmoa da Nour. Lehen disko honetan, Afrika iparraldeko musiken eragina da nagusi, musika elektronikoaz apainduta (rockari, reggaeari eta rapari muzin egin gabe). Katalanez eta arabiarrez abestutako kantuak dira (erdarazko esaldiekin, tarteka), eta “ongizate” gizartearen hipokresia salatzera datoz. Mezu zuzen eta bortitzak, bitartekorik gabe. Erritmo aldetik, disko lasaia da orokorrean. Taldearen energia zuzenekoan atzeman daiteke hobekien.