Paperezko lastotxoak toxikoak dira eta kaltegarriak ingurumenerako
Arazo horri irtenbidea emateko fabrikatzaileek lastotxo gogorragoak sortu zituzte, baina honegatik, askoz ere zailagoak dira birziklatzeko. Paperezkoak plastikozko lastotxoak ordezkatzeko iritsi zirela bazirudien ere, askotariko arazoak sortzen ari dira.
Birziklagarritasun eskasaz gain, paperezko lastotxoak toxikoak, bai gizakiarentzat eta baita ingurumenarentzat ere, izan litezkeela jakin berri da.
Material mota ezberdinetako, -plastikoa, papera, beira, altzairu herdoilgaitza edo banbua-, 39 marka lastotxo aztertu ondoren, behatu da, paperezkoek zituztela perfluroalkilada eta polifluoroalkilada substantzia kontzentrazio gehien. PFAS bezala ezagunagoak diren substantzia sintetiko hauek kaltegarriak dira gizakiarentzat, animalientzat eta ingurumenarentzat.
"PFAS substantziak bereziki iraunkorrak dira eta gibeleko kalteak eragin ditzake, baita bestelako osasun arazoak ere: tiroideo gaixotasuna, obesitatea, ugalkortasun arazoak eta minbizia", azaldu du Ingurumenerako Europar Agentziak.
Agentziak aztertutako 39 lastotxoetatik 27tan agertzen baziren ere substantzia hauek, paperezkoek zituzten kontzentrazio handienak. Zein dira beraz, onenak?
Altzairu herdoilgaitzez egindako lastotxoak. Garestiagoak dira, baina txostenak aho batez esaten du altzairuzkoak edo beirazkoak direla onenak. Txarrenak plastikozkoak dira noski, baina papera ez dirudi irtenbide eraginkorra denik. PFAS kontzentrazio horren altuak dituztenez, aukera ekologiko moduan indarra galtzen dute.
