"Paperezko hitzorduen Aretoa", BibaoEszenako liburutegia dinamizatzeko

"Paperezko hitzorduen Aretoa", BibaoEszenako liburutegia dinamizatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paperezko-hitzorduen-aretoa-bibaoeszenako-liburutegia-dinamizatzeko/@@download/image/2011211239bilbaoeszena.jpg
2012/12/13
berria
Paperez diseinaturiko gelatxoa zabalik egongo da apirilaren 24ra arte, hurbiltzen direnek bertan topatuko dituzten antzerki-testuen jarraipena idatz dezaten hormetan. 

Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak 400 ale baino gehiago jasotzen dituen liburutegia dauka, eta hain justu arte eszenikoetan espezialdutako bilduma hau ezagutarazteko eta dinamizatzeko helburuarekin jarri dute martxan ekimen berria.
Paperezko hitzorduen Aretoa paperez diseinaturiko eta apainduriko gelatxoa da. Bere hormek orrialde zuriak irudikatzen dituzte, bertaratzen direnek amaitu barik dauden istorioei jarraipena emateko erabiliko dituzten orriak, hain justu. Dagoeneko, halakoak irakur daitezke Juan de Gardeazabal kaleko hirugarreneko paretetan: "(jarraitu zuk) Loa ezin hartu eta zu ezin lortu...".
BilbaoEszenatik egunero hamar gonbidapen pertsonalizatu igorriko dituzte jendearen partaidetza sustatze aldera. Baina, horretaz gain, nahi duen oro ere hurbil daiteke Zentroko instalazioetara 16:00etatik 21:00etara bitarte bere sormenari aire ematera.
Horretaz gain, gauzatu ez diren pasiozko istorioei edo amaierarik gabeko maitasun harremanei buruzko Iaiamaitasuna gutun lehiaketan ere parte har dezake edozeinek. Irabazlearen izena maiatzaren 6an ezagutaraziko dute.