Paper

Marrazketa gustuko baduzu, aplikazio interesgarria irudituko zaizu, hatzaz marrazteko modua eskaintzen baitu. Arkatza, pintzela eta hainbat tresna eros daitezke aplikazioaren baitan, baina ez hori bakarrik, gure marrazkiak koaderno digitaletan antola ditzakegu eta nahi ditugunak publiko egin. Horrela, Paper erabiltzen duen edozeinek gure marrazkia ikusi ahal izango du, eta guk haienak, noski.