Pantone-k 2023. urteko kolorea izango dena ezagutzera eman du
Pantone erakundeak hiru hamarkada daramatza diseinatzaileei kolore hautaketan laguntzen eta beraz, mundu osoko profesionalen artean sekulako ikusmina sortzen du urtero, enpresa estatubatuarrak datorren urteko joera izango den kolorearen berri ematen duenean.
Kolometrian adituak direnek urte bakoitzari, egungo munduko joerak kontuan izanik kolore tonu bat esleitzen diote. Bigaro urdina "Very Peri" deitutako izan da bukatzear den urte honetakoa eta 2023a kolore biziagoa batekin hasiko dugu: arrosez tindatutako gorria izan da hautatua, bere izena "Viva Magenta" da.
Tonuak PANTONE 18-1750 izango du erreferentzia izena eta bizitasunaren sinboloa dela adierazi du sortzaileak, indarraren ikurra. Naturaren armonian egotea du helburu eta bertan dauden gorrietan inspiratuta sortua izan da.
"Viva Magenta" lanbide ezberdineko 40 adituk hautatua izan da. Zineman, telebistan, modan, politikan eta munduko jazoera ugaritan arreta jarri dute kolorea hautatzerako garaian.
Kolore honekin naturarekin birkonektatu nahi da eta teknologiarekiko deskonexioa eragia. Kolore hau ondo azpimarratzeko Pantone Huge erakundearekin elkartuta etorkizuna gogorarazten duten hainbat irudi sortu ditu, Midjourney adimen artifiziala tresna moduan erabiliz.


Tonu bizi honek datorren urteko arropa asko tindatuko ditu, espazio ugari koloreztatu eta gure eguneroko objektuetan ere ikusiko dugu ziur.


