Pantone eta Lacoste-k ingurumenaren zainketan kontzientziatzeko kolore berri bat sortu dute

Pantone eta Lacoste-k ingurumenaren zainketan kontzientziatzeko kolore berri bat sortu dute Kolore berriari Forevergreen deitu diote, hau da, beti berde. Belar kolore intentsuko kolorea da, ñabardura horixkak dituena. Kolore hau Everglades-en aurkitu omen daiteke, iparramerikar dagoen erreserba natural subtropikal handienean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pantone-eta-lacoste-k-ingurumenaren-zainketan-kontzientziatzeko-kolore-berri-bat-sortu-dute/@@download/image/pantone-color-institute-lacoste-forevergreen-main-image-700x405-1.png
2021/04/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kolore berriari Forevergreen deitu diote, hau da, beti berde. Belar kolore intentsuko kolorea da, ñabardura horixkak dituena. Kolore hau Everglades-en aurkitu omen daiteke, iparramerikar dagoen erreserba natural subtropikal handienean.
Pantone eta Lacoste-k ingurumenaren zainketan kontzientziatzeko kolore berri bat sortu dute

Lacoste arropa marka 1933. urtean sortua izan zen René Lacoste tenislari eta André Gillier enpresarien elkarlanetik. Tenislari  ezagunaren goitizena krokodiloa zen eta kazetari batek jarri zion bere jokatzeko erabakikortasunagatik tenis pistan. Hortik tiraka, Lacoste-k bere arropa marka propioa sortzea erabaki zuen kirolarientzat animalia hori sinbolo bezala hartuz. Modu honetara, Lacoste izan zen arropa batean logoa erakutsi zuen lehen marka. 

Egun, sinbolo hau ikono bihurtu da moda munduan, eta oraingoan ingurumenaren babeserako ikono ere bihurtu nahi du, krokodiloak bizi diren ekosistema babesten lagunduz. Krokodiloak harrapakariak dira eta elikagaien katean goiko postuan daude. Funtsezko rola betetzen dute leku hezeetako bizitzaren konplexutasunaren barruan oreka mantentzen lagunduz. Espezie hau, beste asko bezala ordea, galtzeko arriskuan dago. Hori dela eta Lacoste-k, Pantone-rekin batera FOREVERGREEN by Lacoste deitutako kolore bakar eta berezi hau sortu du gizartea klima aldaketaren arazoaz kontzientziatzeko. 

Kolore honek omenaldia egin nahi dio ekosistema askotan gakoa den koloreari. Pantone Color Institute-k sortu du kolorea Everglades natur gunean inspiratuta, bertan bizi baitira krokodiloak eta kaimanak. 

Honekin, ekintzarako deia luzatu nahi da, kontzientzia hartu dezagun klimarekin dugun arazoaz, norberak neurriak hartu ditzan guztion artean gure planeta zaindu eta hobetzeko, eta bide batez, desagertze arriskuan dauden espezieak babesteko. 

Kolore deigarri honekin Lacoste-k kamiseta eta polo jasangarriak sortu ditu, baita edizoi mugatuko burukoak ere euren webgune ofizialean jada salgai daudenak. Datozen belaunaldien Everglades bezalako lekuetako ekosistemez gozatu dezaten leku hau zaintzen duen fundazioa babestu du Lacoste-k 100.000 hezitzaile eskainiz eta baita hauek lan egiteko tresnak ere, hezkuntza zentroetan ikasleei ingurumena zaintzearen garrantzia azaltzeko.