Pantailaren aurrean

Pantailaren aurrean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pantailaren-aurrean/@@download/image/datu_dantza_pan_1382606774.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Pantailaren aurrean
5 egun igarotzen ditugu urtean batez beste ordenagailu eta mugikorreko pantailei begira, ezer ere egin gabe, artxiboak eta aplikazioak noiz kargatuko, esperoan. Horixe Redshift Researchek Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Txina, Australia, AEB eta Erresuma Batuko 8.001 erabiltzaileri egindako galdeketatik ateratako ondorioa. %36k dio, gainera, lo orduak galdu dituela ordenagailuaren erruz, eta %27k egun osoa umore txarrez igaro duela horregatik.