Panpina ilun eta beldurgarria

Panpina ilun eta beldurgarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/panpina-ilun-eta-beldurgarria/@@download/image/20092337393p58pinotxo.jpg
2012/12/13
berria
Panpina ilun eta beldurgarria
Guillermo del Toro mexikarra aspalditik ari da Hobbit pelikulan lanean, baina, antza denez, beste proiektuetarako denbora ere badu. Ideia faltagatik, behintzat, ez da izanen: besteak beste, Pinotxoren bertsio animatu bat  ekoiztuko du Del Torok. Filma Gris Grimlyk eta Adam Parrishek zuzenduko dute. Stop-motion izeneko teknika erabiliko dute Pinotxo berpizteko. Egokitzapen honetan, Pinotxo orain arte baino askoz maltzur eta ilunago ageriko zaigu.