Panikoaren botoia eta profila egiaztatzeko aukera, Tinder aplikazioaren tresna berriak

Panikoaren botoia eta profila egiaztatzeko aukera, Tinder aplikazioaren tresna berriak Nola ihes egin zita itsu batetik aurrean duzun pertsona hori ez denean esan zuena? Egoera hau eman daiteke ziten aplikazioak erabiltzen badituzu, pertsona askok profil faltsuak sortzen baitituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/panikoaren-botoia-eta-perfila-egiaztatzeko-aukera-tinder-aplikazioaren-tresna-berriak/@@download/image/tinder_seguridad_boton_panico_.jpg
2020/01/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nola ihes egin zita itsu batetik aurrean duzun pertsona hori ez denean esan zuena? Egoera hau eman daiteke ziten aplikazioak erabiltzen badituzu, pertsona askok profil faltsuak sortzen baitituzte.
Panikoaren botoia eta profila egiaztatzeko aukera, Tinder aplikazioaren tresna berriak

Tinder ziten aplikazio ospetsuena da munduan eta arazo hau askotan izan ohi du. Kritika asko jaso izan ditu, honi irtenbidea bilatzeko ezer ez egiteagatik eta azkenik, honekin bukatzeko pausuak ematen hasi da.

Horrela, panikoaren botoia edukiko du eta baita erabiltzaileen seguritatea bermatuko duten tresnak ere: larrialdietan asistentzia, norbere kokapenaren jarraipena eta argazkiek egiaztatzea. Tinder-ek otsailaren 28tik aurrera eskainiko ditu funtzio hauek Estatu Batuetan. Ez du zehaztu noiz zabalduko duen eskaintza mundu osora.

Match Group enpresa nagusiak aukera hauek garatu ditu bere beste plataformetan ere, hala nola PlentyOfFish, OkCupid eta Hinge zita plataformetan. Match Group-ek esan duenez Noonlight teknologian inbertitu du. Teknologia honek larrialdi kasuetan zerbitzuak eskaintzen ditu eta bere segurtasun produktuak Tinder-en aplikatuko dira.

Nola funtzionatzen du panikoaren botoiak?
Noonligt teknologiaren bidez erabiltzaileek larrialdi zerbitzuetakoei abisatu ahalko diete beren kokapen zehatza partekatuz. Bestalde, norbaitekin gelditu aurretik, erabiltzaileek beste pertsonaz informazioa biltegiratzeko aukera izango dute eta baita bere zitaren lekua non izango den apuntatu ere.

Panikoaren botoia aktibatzen bada, larrialdi zerbitzuetakoei detaile guztiak bidaliko zaizkie eta baita erabiltzailearen kokapen zehatza ere.

Honetaz gain ordea, beste funtzio bat ere gehituko du aplikazio famatuak: argazkien egiaztatzea. Horrela, profil faltsuak atzeman ahalko dira. Gizakiek kudeatutako inteligentzia artifizialari esker Tinder-ek argitaratzen diren argazkiak egiaztatuko ditu eta erabiltzaileei beren identitatea baieztatzeko eskatuko diete selfie baten bidez.

Poztekoak dira neurri hauek, izan ere 2018an, Britainiar Handiko poliziek aditzera eman zutenez, zita aplikazioen bidez burututako eraso sexualak bikoiztu egin ziren.