Pandemiak gure nortasuna aldatu al du? Bai, eta dirudienez ez onera

Pandemiak gure nortasuna aldatu al du? Bai, eta dirudienez ez onera Hori iradokitzen du behintzat burutu den ikerketa berri batek. Batez ere, gazteetan eman omen da aldaketa, egun aitortzen dute 2019an baino neurotikoagoak direla eta ez horren adeitsuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemiak-gure-nortasuna-aldatu-al-du-bai-eta-dirudienez-ez-onera/@@download/image/_111441546_52057110.jpg
2022/10/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hori iradokitzen du behintzat burutu den ikerketa berri batek. Batez ere, gazteetan eman omen da aldaketa, egun aitortzen dute 2019an baino neurotikoagoak direla eta ez horren adeitsuak.
Pandemiak gure nortasuna aldatu al du? Bai, eta dirudienez ez onera

Adeitasuna galdu duzula sentitzen duzu? Enpatia gutxiagorekin jokatzen duzu? 2019an baino neurotikoago sentitzen zara? Ez zaude bakarrik. PLos ONE agentziak argitaratutako ikerketa baten arabera pandemiaren ostean aldaketak behatu dira pertsona ugariren nortasunean. 

Esaguratsua da ondorio hau, tradizionalki psikologian uste baita zaila dela nortasuna aldatzea. Nortasuna osagai biologiko edo genetikoa duen kategoria da, eta aldatzen joan badaiteke ere, jokabideak dira aldakorragoak. 

Hauek, begi bistakoa da azken bi urteetan aldaketak jasan dituztela. Zuk zeuk zure esperientziatik baieztatu zenezake hori: beharbada ogia egiten hasi zinen (lehen ez zenuena egiten), edo hobeto jaten, edo alkohol gutxiago edaten, edota gutxiago ateratzen. Alabaina, zure nortasuna ez duzu aldatu edo bai? 

Ez, orain ez gara hobeak
Nortasunean
, aldatzeko zailak diren bost berezigarri daude. Dirudienez, pandemiak, zenbait bereizgarritan beste pertsona bat bilakatu gaitu. Bost bereizgarriak neurotizismoa, kanporakoitasuna, berriari irekia egotea eta enpatia edo ardura dira. 

Horiek kontuan hartuta hona hemen Florida Unibertsitateko (AEB) adituek osatu duten ikerketaren xehetasunak: Pandemian, heldu gazteen nortasuna izan zen gehien aldatu zena. Neurotizismoa hazi egin zaie eta adeitasuna jaitsi, baita enpatia ere.