Pandemia urte batek hamarraldi batean emakumeek egindako aurrerapenekin amaitu du

Pandemia urte batek hamarraldi batean emakumeek egindako aurrerapenekin amaitu du Pandemiaren erruz genero arrakalak sakondu egin dira. Ikerketa baten arabera lan munduan emakumeek pandemia dela eta jasan duten atzerapena 10 urtekoa da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemia-urte-batek-hamarraldi-batean-emakumeek-egindako-aurrerapenekin-amaitu-du/@@download/image/20200930_pandemia_empresa_por_mujeres.jpg
2021/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pandemiaren erruz genero arrakalak sakondu egin dira. Ikerketa baten arabera lan munduan emakumeek pandemia dela eta jasan duten atzerapena 10 urtekoa da.
Pandemia urte batek hamarraldi batean emakumeek egindako aurrerapenekin amaitu du

Koronabirusa iristearekin batera mundua eraldatu eta gure bizitzeko modua aldatu zuen. Alta, bere eraginak ez ditugu guztiok berdin jasan. Emakume askorentzat pandemiak ezberdintasun gehiago ekarri ditu, indarkeria matxistaren gorakada, lan karga handiagoak eta ugaltzeko eskubideetan muga gehiago. 

Azken urte honetan, munduko emakumeek zailtasun askori eta ezberdinei aurre egin behar izan diete. Berrogeialdian adibidez, familia barneko indarkeria matxista hazi egin zen. Lan munduan, aipatzen denez, Latinoamerikan adibidez, emakumeek jasan duten atzerakada 10 urtekoa da eta emakume askok etxeaz arduratu behar izan dute euren bizitza profesionala eta pertsonala sakrifikatuz.

Oraingoz, ikusi da, koronabirusa geldiarazteko modurik eraginkorrena etxean egotea dela. Alabaina, emakume askorentzat etxeak arriskutsuagoa bilakatu dira. Nazio Batuen Erakundeak esan duenez, pandemia dela eta emakumeen laguntza deiak hazi egin dira, etxeko indarkeria hazi egin delako. Koronabirusa dela eta, emakume asko etxean bere erasotzailearekin bakarrik geratzen baitira eta lagundu diezaioketen beste pertsona eta baliabideetatik urrun. 

Lan munduan ere ezberdintasun gehiago ekarri ditu pandemiak emakumearentzat. Askok etxetik lan egin behar izan dutenez, etxeko lanen karga hartu dute euren betiko lanaz gain, baita haurrena ere, noski. Hori dela eta, emakumeen lan egoera konplexuagoa bilakatu da, emakumeen lanak inoiz baino prekarioagoak direlarik zenbait herrialdeetan. Honela, lan munduan 10 urteko atzeraka eman da nazioarteko organismoek argitu dutenez. 

Gainera, emakume askok inoiz baino lan gehiago egin behar izaten ari direla euren lan profesionala burutzeko ere badio txostenak, etxeko lanez ere arduratzen diren bitartean. Telelanaren erruz, emakumeek egiten dituzten lanen 
karga %68-71 hazi dira, izan ere, gizon askok, etxeko lanei dagokienez erosketak besterik ez dituzte egiten UNICEF-en txostenaren arabera.