Pandemia, errefuxiatuak eta giza eskubideak

Krisi egoera guztietan bezala, kolektibo zaurgarriak daude, prekarietatean bizi direnak arrazoi ezberdinengatik. Nola daramate pandemiaren afera pertsona migratzaile eta errefuxiatuek?
Egun gelditze zentroak mundu guztian dauden. Espainiar Estatuan adibidez alarma egoeragatik ezin da inor kanporatu mugak itxita daudelako 120 herrialdeetan. Egoera ordea, ez da berdin kudeatu herrialde guztietan. Herrialde askotan deportazioak eguneroko ogia izaten jarraitzen dute horrek dakartzan arrisku guztiekin. Honek giza eskubideen narriatzearen eztabaida agerian jarri du.
Osasuna eta isolamendua
Konfinamendu egoerak ez die berdin eragiten pertsona guztiei. Migrante eta errefuxiatuak jasotako guneetan isolatuak egon behar izan dute, babes sarerik gabe eta komunikatzeko aukerarik gabe. Mugen ixteak pertsona hauek zurgarritasun egoera erabatekoan jartzen ditu asko aireportu edo mugetan harrapatuak geldituz. Familia banatuak, iragate lekuetan harrapatuak, bizirauteko baliabiderik gabe apenas eta askotan bertako hizkuntza eta legeak ezagutu gabe. Internetera sartzeko baliabide faltek ere isolamendua areagotzen dute egoera hauetan dauden pertsoneni edo ekonomiagatik edo ezagutza teknikoak ez dituztelako konektatzeko aukerarik ez dutenei.
Pandemia, krisi ekonomikoa eta emakumeak
Pandemiak modu gogorrean eragin du lan merkatuan. Egoera honetan modu zuzenean azaltzen dira kaltetutak pertsona migranteak, lan prekarioak baitituzte eta asko kalera bota dituzte.
Horien artean, kolektiborik zaurgarrienetako bat pertsona adinekoez arduratzen diren emakumeena da. Kolektibo honek salatzen du ezin dituztela euren lanak utzi eta etxean geratu, euren lanak sekulako balorea baitu orain. Hala ere, sufritzen duten prekarietatea sekulakoa da eta ez dator bat beraiek gizarteari eskaintzen dieten zerbitzuarekin.
Ez ditzagun ahaztu bada kolektibo hauek ere, adineko pertsonekin batera, pandemia honetan, beraiek baitute arrisku gehien honen ondorio latzenak jasateko. Ez dadila inor atzean geratu.