Pandemia erdian Holandak bi eguneko musika jaialdi bat antolatu zuen eta hau da pasa zena

Pandemia erdian Holandak bi eguneko musika jaialdi bat antolatu zuen eta hau da pasa zena Holandako gobernuak zientzia esperimentu bat finantzatu zuen bi eguneko musika jaialdi bat antolatuz eta bertan 1.300 pertsona bilduz. Ekitaldiaren aurretik bertaratutakoei koronabirus testak pasa zitzaizkien. Esperimentu honen helburua? Etorkizunean mota honetako ekitaldietara modu seguruan joan ahal izango ote garen frogatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandemia-erdian-holandak-musika-jaialdi-bat-antolatu-zuen-eta-hau-da-pasa-zena/@@download/image/2-2-1160x652.png
2021/03/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Holandako gobernuak zientzia esperimentu bat finantzatu zuen bi eguneko musika jaialdi bat antolatuz eta bertan 1.300 pertsona bilduz. Ekitaldiaren aurretik bertaratutakoei koronabirus testak pasa zitzaizkien. Esperimentu honen helburua? Etorkizunean mota honetako ekitaldietara modu seguruan joan ahal izango ote garen frogatzea.
Pandemia erdian Holandak bi eguneko musika jaialdi bat antolatu zuen eta hau da pasa zena

Zerbait faltan botatzen badugu hori, ziurrenik, kontzertuetan dantzatzea eta salto egitea da. Ez dakizu ordea noiz egin ahalko dugun koronabirusaz kutsatzeko arriskurik gabe. Asteburu honetan Bartzelonan Love of Lesbian taldeak 5.000 pertsonako kontzertua antolatu zuen. Esperimentu bat izan da hau ere, baina horren ondorioak ezagutu zain gauden bitartean Holandako gobernuak eta Fieldlab laborategiak pronostiko bat egin nahi izan dute beste esperimentu baten bidez. 100.000 pertsona inguruk hartu zuten parte Amsterdamen ospatu zen musika elektronikoko jaialdi batera joateko aukera eskuratzeko. 

1.300 pertsonek lortu zuten soilik ordea. Ekitaldia martxoaren 20ko asteburuan ospatu zen. Eskatutako baldintza bakarra jaialdira joateko PCR negatiboa eta jaialdia pasa eta bost egunetara berriz ere testa egitea ziren. 

Musikazaleak bost taldetan banatu ziren jaialdiaren barruan eta guztiek pertsonak trazatzeko gailuak eraman behar izan zituzten jakiteko zein pertsonekin eduki zuten kontaktua eta zeinen inguruan egon ziren. Gainera, batzuk musukoa erabili behar izan zuten, eta beste batzuei ez erabiltzeko eskatu zitzaien eta dantzan, saltoka zein kantuan nahi beste aritzeko.

Fieldlab Events laborategiak aurretik horrelako ekimenak burutu ditu futbol partida bat eta antzerki obra bat antolatuz. Horietan, ikuskizunen ondoren positibo gutxi batzuk atzeman ziren. Kontua da ezin zian zela frogatu pertsonak ekitaldiaren aurretik edo ekitaldian zehar kutsatu ziren. Laborategiaren esanetan, benetan frogatu nahi dena da ea pertsonek eskatzen zaizkien neurriak betetzeko gai diren. 

Musika jaialdi honen ostean bost pertsonak positibo eman zuten COVID-19an, baina ezinezkoa da ziurtasunez jakitea jaildian zehar edo ondoren kutsatu ote ziren.