Pandaz eta tigrez margotutako txakurrak

Pandaz eta tigrez margotutako txakurrak Txinan, polemika piztu da mozorrotutako txakurkumeak erabiltzen dituztelako apeu moduan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pandaz-eta-tigrez-margotutako-txakurrak/@@download/image/tres-los-cachorros-chow-chow-del-cafe-cute-pet-games-chengdu-china-1571902465172.jpg
2019/10/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Txinan, polemika piztu da mozorrotutako txakurkumeak erabiltzen dituztelako apeu moduan.
Pandaz eta tigrez margotutako txakurrak

Txinan maskoten kafetegi bat ireki berri dute. Ez da gauza berria, baina bezeroen arreta erakartzeko polemika piztu duen zerbait egin dute; bertan ikusgai dauden txakurkumeen ilea tindatu dute, hartz panden itxura izan dezaten. Sare sozialak sutan jarri dira, eta praktika hau debekatzea eskatu dute animalien eskubideak urratzen dituelako. 

Kafetegiak Cute Pet Games izena du, eta aurreko hilean ireki zuten Txengdu hirian, Txinako hartz panden erreserbarik famatuenetik gertu. Kafetgi honetan, bezeroek txakurkumeekin jolastu dezakete, baina ez dute txakur itxura, hartzena baizik. Protesten aurrean, kafetegiaren jabeak adierazi du txakurrak margotzeko tinta garesti eta kalitate onenekoak erabili dituztela, eta ez dutela animaliengan inongo eraginik. Dena den, hainbat albaitarik adierazi dute animaliek azal arazoak izan ditzaketela tinteen ondorioz.

2010. urtetik Txinan modan egon da txakurrak tindatzea eta zoritxarrez, oraindik egun ez dute oinarrizko eskubiderik bermatzea lortu animalientzat.