Panda hartzak jada galzoritik at, oraingoz

Panda hartzak jada galzoritik at, oraingoz Txinak jakinarazi duenez, panda hartzak jada ez daude galtzeko arriskuan. 1.800 izatera iritsi dira, nahiz eta epe luzerako mehatxua oraindik hor dagoen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/panda-hartzak-jada-galzoritik-at-oraingoz/@@download/image/panda__1280x720.jpg
2021/07/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txinak jakinarazi duenez, panda hartzak jada ez daude galtzeko arriskuan. 1.800 izatera iritsi dira, nahiz eta epe luzerako mehatxua oraindik hor dagoen.
Panda hartzak jada galzoritik at, oraingoz

Alabaina, gaur egun behintzat, panda hartzak galtzeko arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera dira Txinak informatu duenez. Cui Shuhong Ekologia eta Ingurumen Ministerioko Natura Kontserbatzeko eta Ekologia Saileko buruak adierazi duenez sekulako ahaleginak egin dira Txinan animalia hauen egoera hobetzeko eta horren emaitza izan da egun 1.800 panda hartz naturan egotea. 

Banbuzko basoak birpopulatzeko ere ahalegina egin dutela nabarmendu dute adituek. Izan ere, panda hatzen dietaren ia gehiena banbua da. Alabaina, epe motzera arriskutik atera badira ere, epe luzera desagertzearen mehatxuak bere horretan jarraitzen du. IUCN, Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunak, adierazi duenez, klima aldaketak banbu habitataren %35 suntsi dezake datozen 80 urteetan.

IUCNk panda handia galtzeko zorian dauden espezieen zerrendatik kendu eta espezie kaltebera gisa sailkatu zuen 2016. urtean, baina Txinako kontserbazio agintaritzak hilabete honetan hartu du erabaki hori.

Shuhongek prentsa agerraldi batean adierazi zuenez, panda hartzez gaindi espezi arraro batzuen bizi baldintzak ere hobeto dira, hala nola, antilope tibetarrenak edota Davinden oreinenak. Bestalde, azken urteetako kontserbazio ahaleginen ondorioz, tigre eta lehoinabar siberiarrek eta ibis japoniarren kopuruak gora egin dutela adierazi du.