Paisaiari buruzko argazki lantegia egingo dute Tolosan

Argazkigintza lantzeko, funtsezko gaia da paisaia. Berau aztertu eta ongi erretratatzen ikasteko, paisaiari buruzko argazki tailerra antolatu dute Tolosako kultur etxean. Ikastaroa martxoaren 26an hasiko da astelehena, eta 75 ordukoa izango da. Argazkiak ateratzeko ohitura duten pertsonei zuzendurik dago.
Iñigo Royo irakaslearen eskutik, hiru orduko saioak egingo dira astean bitan. Lantegian hainbat bitarteko baliatuko dituzte: saio batzuetan mahai gaineko gaiaren inguruko filmak eta argazkiak erakutsiko dituzte; ondoren, gaiaren inguruan lanean hasiko dira, eta denen artean elkarrizketak egingo dituzte lortutako emaitzak aztertzeko.
Bestetik, Photoshop programa ezagutzeko zortzi saio baliatuko dituzte, guztira 24 ordu. Horrekin batera, beste hainbat programa informatiko ere landuko dituzte, argazkiak nola hobetu ikasteko. Zalantza teknikoei azaldu ahala emango die erantzuna irakasleak.
Halaber, lantegiaren amaieran, ikastaroan parte hartu dutenen argazkiak bildu eta Aranburu Jauregian antolatuko duten erakusketan ikusgai jarriko dituzte.
Ikastaroaren maila: Aurreratua
Hasiera data: Martxoaren 26a, astelehena
Iraupena: 75 ordukoa
Lekua: Tolosako kultur etxea
Ikasle kopurua: Gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15
Adina: 16 urtetik gorakoentzako
Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etatik 21:30etara.
Prezioa:

Ikastaroaren ezaugarriak

Tolosaldekoentzat 162,75 eurO
Tolosaldekoak ez direnentzat 244,50 euro