Paisaiaren inguruko argazki tailerra antolatu dute BilbaoArten

Paisaiaren inguruko argazki tailerra antolatu dute BilbaoArten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paisaiaren-inguruko-argazki-tailerra-antolatu-dute-bilbaoarten/@@download/image/2012648026paisai_hurbila.jpg
2012/12/13
berria
Paisaiaren inguruko argazki tailerra antolatu dute BilbaoArten
Ekainaren 18an hasiko da eta 22ra bitarte luzatuko da BibaoArten paisaiaren inguruan antolatu duten argazki ikastaroa. Ikastaroan 15 lagunek dute gehienez ere, parte hartzeko aukera, eta interesa duenak proiekuta eta kurrikuluma bidalita  inskripzioa egin beharko du webgunean.


Hurbileko Paisaia izenarekin hasiko da ekainaren 18an Bilboko BilbaoArten Carlos Cánovasek zuzenduko duen argazkilaritza tailerra. Ikastaroak saio teorikoak eta praktikoak izango ditu, hala nola, goizeko lau orduak, 10:00etatik 14:00etara lan teorikoak lantzeko erabiliak izango dira eta arratsaldekoak berriz, 17:00etatik 20:00etara, kanpoko lana egingo dute partaideek.
Ikastaroan, gehienez ere, 15 lagunek izango dute parte hartzeko aukera, eta hil honetan egingo den lehen fasearen ondotik, irailean izango du bigarrena. Partaideek, horrela, ekaineko egun horietan landuko duten proiektua gauzatzeko aukera izango dute irailera bitarte, bigarren fase horretan emaitzak konpartitu ahal izateko. Iraileko bigarren faserako datak, hala ere, oraindik ez dira zehaztu. Carlos Cánovasek zuzendutako ikastaroan parte hartu hartu nahi duenak hortaz, BilbaoArte webgunean eman beharko du izena.

Programazioa:


Ekainak 18
  • Tailerraren aurkezpena
  • Partaideen portafolioen analisia (partaide bakoitzak haren zeregin esanguratsuenen artean aukeratutako gutxienez 15/20 argazki aurkeztu beharko ditu)
  • Isuri historikoa: argazkien proiekzio-kritikoa
  • Argazkigintza proiektua: haren delimitazioa eta elaborazioaren jarraibideak
Ekainak 19
  • Proiektu pertsonal baten egitura: esperientzia banan-banan
  • Parametro teknikoak: aukeren pertsonalizazioa
  • Isuri historikoa: Argazkien proiekzio-kritikoa
  • Espazioa eta lurralde eremua: eszenatokien identifikazioa. Kanpo praktikak
Ekainak 20
  • Proiektua: helburuak, interesen identifikazioa. Oinarri teorikoen ezarpena
  • Parametro teknikoak: argazkigintza kiiko eta diitalaren aukerak eta mugak
  • Isuri historikoa: argazkien proiekzio-kritikoa
  • Eszenatokiak: praktikak eta kanpo lana
Ekainak 21
  • Bidegarritasun tekniko eta retoriko baterantz: garapen teoriko eta formulazio praktikoaren arteko koherentzia
  • Proiektu teorikoen defentsa. Bozetoen elaborazioa
  • Parametro teknikoak: ekipamenduen eta post-produkzio laborategiaren posibilitateak eta mugak
  • Isuri pertsonala: argazkien proiekzio-kritikoa, paisai urbanoaren eremuan egindako hainbat autore proiektuen azterketa
  • Eszenatokia: praktikak eta kanpo lana
Ekainak 22
  • Proiektuen azken definizioa
  • Kanpo lanen prestaketa: orientazio orokorrak eta banakazkoak…
  • Isuri pertsonala: argazkien proiekzio-kritikoa
  • Astean zehar egindako frogen bilketa, analisia eta kritika
  • Tailerraren lehenengo fasearen itxiera