Paisaiak Polaroid-etan josiak

Paisaiak Polaroid-etan josiak Argazkiek irudian ikusten den momentu, toki eta pertsonengana itzultzeko bide ematen digute. Paper zatiak baino, gure memoriaren parte dira eta, hori jakinda, euskarri hori aprobetxatu du Artemis-ek oroitzapen ukigarriak sortzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paisaia-polaroid-etan-josiak/@@download/image/artemis_es_una_artista_textil_que_borda_sus_recuerdos_y_paisajes_en_polaroids1.jpg
2021/09/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkiek irudian ikusten den momentu, toki eta pertsonengana itzultzeko bide ematen digute. Paper zatiak baino, gure memoriaren parte dira eta, hori jakinda, euskarri hori aprobetxatu du Artemis-ek oroitzapen ukigarriak sortzeko.
Paisaiak Polaroid-etan josiak

Hong Kong-en bizi den Artemis artistak Polaroid ezagunak hartu eta beste ukitu bat eman die. Paisaia koloretsuak josi ditu paper zatietan, bere oroitzapenak eta irudimena erabilita. Duela lau urte inguru hasi zen honetan, hiriko bizimodu bizkorrari lasaitasuna eman nahian eta patxadaz sortzeko beta hartuz.

"Oso gustuko ditut natura, mendiak, ozeanoa, ilunabarrak... Unibertsoaren eta nire arteko lotura sakontzen du eta lasaitu egiten nau. Horregatik izango da nire obra paisaiaren ingurukoa gehienbat", adierazi du artistak. Bere artelanetan basoak, belardiak eta mendi-hegalak ageri dira batik bat. 

Brodatu teknika ezberdinak erabiltzen ditu, korapiloak eta hari kolore anitzak. Hori dela eta, ikusteko ez ezik, ukitzeko ere balio dute, eskua konposizioaren gainetik pasa eta sentitzeko. Tamaina txikiko pintura-lanen parekoak dira.