'Paint'eko aitona-amona artista biralak!

'Paint'eko aitona-amona artista biralak! Ezagutzen al duzu Concha Garcia Painteko margolaria? Bere artelanek txoratuko zaituzte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/painteko-artista-87-urterekin/@@download/image/concha-garcia-paint-instagram-720x466.png
2018/03/19
berria
Ezagutzen al duzu Concha Garcia Painteko margolaria? Bere artelanek txoratuko zaituzte!
'Paint'eko aitona-amona artista biralak!

Paint Windowseko margotzeko aplikazioak baditu urteak. Zenbat aldiz erabiliko zenuen irudiak moztu, itsatsi eta antzeko oinarrizko moldaketak egiteko? Hori bai, margotzen hasita, irudiak nahiko kaxkarrak izaten ziren, ez bait da erraza arratoiarekin marraztea. Hala bai? Concha Garcia 87 urteko margolaria birala bihurtu da; arrazoia? Painten margotzen dituen artelan ikusgarriak!

 

Horren birala bihurtu da, sei egunetan instagramen 55etik 106.000 mila jarraitzaile izatera pasatu dela. Harrigarria, ezta? Bada ez da Painteko artista bakarra. Badirudi Paintek baduela oraindik publiko bat belaunaldi helduenaren artean. Eta zu, gai izango zinateke halakorik margotzeko?