Pain is a warning

Betiko moduan, mailukada indartsua eman digute buruan. Kideak etengabe aldatu dituen arren, Steve Austin taldearen bizkarrezurrak eta partaide egonkor bakarrak Today Is The Dayren nortasuna mantentzea lortu du bederatzi diskotan zehar. Taldetik pasatu direnen artean Mastodon eta Lamb Of God-eko zenbait partaide daude, eragin garrantzitsua izan dutenak gainera. Musikalki, muturreko metaletik aldendu eta egitura entzunerrazagoak landu dituzte, ohiko amorrua eta oilo ipurdia eragiteko gai den Steven distortsionatutako ahotsa mantenduz. Goizean goiz esnatzeko behar genuena.