Pablo Ugartetxearen "Kosmo-Polita-Bi" erakusketa ikusgai dago Bilbon

Pablo Ugartetxearen "Kosmo-Polita-Bi" erakusketa ikusgai dago Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pablo-ugartetxearen-kosmopolitabi-erakusketa-ikusgai-dago-bilbon/@@download/image/201012218945Kosmo-Polita-Bi.jpg
2012/12/13
berria
Pablo Ugartetxearen "Kosmo-Polita-Bi" erakusketa ikusgai dago Bilbon
Abenduaren 16az geroztik eta urtarrilaren 28ra arte, artista bilbotarraren obrak Bilboko Abokatuen Elkargoaren egoitzan egongo dira.

Ugartetxearen lanetan, edozein hiri da hiri guztien multzo, bidaiaria margolaria denean “zatiak erlazionatu, buruz ebaki eta irudizko hiriak sortzen dituelako”.
Horixe da Kosmo-Polita-Bi erakusketa hau, collagearen maisulana, zeinetan irudi eta argazkiak nahastuz, Pablo Ugartetxeak berezko paisaietatik abiatuta paisaia berriak edo horien gaineko ikuspegi berriak sortzen dituen. Azaldu duenez, imajinazioari eman dio lehentasuna, errealitatearen subertzioari.

Ezagunak zaizkigun hiriak eraldaturik ikusi nahi dituen orok, aukera polita du urtarrilaren 28ra arte Bilboko Abokatuen Elkargoan.