Ozono geruzan beste zulo bat topatu dute, oraingoan tropikoetan
Izan ere, atmosferako geruza da Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik planeta babesten duena. Zoritxarrez, gizakiak atmosferara igortzen dituen produktu kutsakorrek higatu egiten dute eta 1985. urtean ozonoan zuloa topatu zen, Antartika eskualdean.
Orain, Waterloo Unibertsitateko Qing-Bin Lu zientzialariek burututako ikerketa batek tropiko gaineko estratosferan zulo bat topatu du. Ikerketaren arabera Antartikako zuloaren sakontasun antzekoa du honek ere. Alabaina, sakontasun antzekoa badute ere, tropikoetako zulo hau Antartikakoa baino zazpi aldiz zabalagoa da. "Tropikoak planetaren gainazalaren erdia osatzen du eta munduko biztanleriaren erdia du", esan du Lu irakasleak.
Antartikoko zuloaz gain, beste zulo bat existitzea bere jada kezkagarria da, baina oraindik eta asaldagarriagoa da zulo hori tropikoen gainean egotea erradiazio ultramorearen mailak lurrean igo egingo direlako. "Ondorio berehalakoena azaleko minbizia pairatzeko arriskuak izaki ezberdinetan igo egingo direla, gizakietan sistema immunologikoa ahuldu egingo dela, nekazaritzaren produktibitatea murriztu eta itsasoko organismo eta ekosistemei modu ezkorrean eragingo diela da".
Aurkikuntza sekulako ezustea izan da komunitate zientifikoarentzat, ez baitzegoen aurreikusia. Ikerketa gehiago abian jarri dituzte erradiazio mailaren igoera honek ekosistema tropikaletan eta bertako biztanleetan izango duen eragina neurtzeko.

