Ozono geruzako zuloa txikitzen

Ozono geruzako zuloa txikitzen 2050. urterako ozonoak berezko maila berreskuratu dezake Lurraren eremu gehienetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozono-geruzako-zuloa-txikitzen/@@download/image/_ozono_7dc61e3a.jpg
2019/09/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2050. urterako ozonoak berezko maila berreskuratu dezake Lurraren eremu gehienetan.
Ozono geruzako zuloa txikitzen

Badira albiste onak ingurugiroari lotuta. Antza denez, azken 20 urtetan egindako kontsumo aldaketek ozono geruzako zuloa txikitzea lortu dute, eta adituek diotenez, 2050. urterako ia osorik berreskuratuko du bere berezko maila. Hain zuzen, Vienan 1987an martxan jarritako Montreal Protokoloak eman ditu datuak, eta orduan ezarritako helburuak uste zena baino azkarrago lortu dira. 

Gauzak horrela, betetako helburu horiei esker gure osasuna arriskuran jarri zezaketen izpi ultramoreak ekiditea lortu dugu. Adituek honako datuak eman dituzte:

  • 20,6 milioi azal minbizi kasu gutxiago 2060. urtera arte.
  • 1etik 3 milioi heriotz gutxiago azal minbiziaren ondorioz 2060. urtera arte.
  • 129 milioi katarata kasu gutxiago 2060. urtera arte.

Dena den, ezin gara erlaxatu, lana ez baitago amaitua. HFC edo hidrofluorocarburoek, hau da, ozonoa suntsitzen zuten produktuen ordezko sustantziek negutegi efektua hareagotzen dute; horregatik, industriaren munduak jasangarriak diren sustantziak bilatu behar ditu  berandu baino lehen.