Ozeanoetatik jasotako plastiko birziklatuarekin egindako Coca Cola botilak

Ozeanoetatik jasotako plastiko birziklatuarekin egindako Coca Cola botilak Azken urteetan gizartean txip aldaketa bat egon da, eta enpresei ingurugiroarekin geroz eta arduratsuagoak izateko exijitzen diogu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeanoetatik-jasotako-plastiko-birziklatuarekin-egindako-coca-cola-botilak/@@download/image/coca-cola-botella-plastico-oceanos-700x405.png
2019/10/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Azken urteetan gizartean txip aldaketa bat egon da, eta enpresei ingurugiroarekin geroz eta arduratsuagoak izateko exijitzen diogu.
Ozeanoetatik jasotako plastiko birziklatuarekin egindako Coca Cola botilak

Panorama honetan, ikonikoak diren zenbait marka egunean jartzen ari dira. Coca Cola izan da horietako bat, eta horregatik ozeanoetan jasotako plastikoz egindako lehen botilak aurkeztu ditu.

Enpresa ezagunak lehendabiziko botilak merkatura ditu. Aipatu bezala, botila egiteko erabili den plastikoaren %25 ozeanoetan jasotako plastikoarekin egina da. Espainia eta Portugalen jaso zituzten hondakin hauek boluntarioek proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.

Ontziak sortzeko teknologia berri hau lehen pausuak ematen ari da, eta hau garatu ez gero orain arte birziklatu ezin ziren plastikoak berrerabili ahalko lirateke erraustegi edo zabortegian bukatu ordez. Oraindik ordea, denbora bat beharko da teknologia hau eskala handian erabili aurretik. Hala eta guztiz ere, Coca Colak espero du laster erabili ahal izatea, eta horrekin plastikoak sortzen dituen hondakin gehiegiak murriztea.