Ozeanoen bioaniztasuna errekuperatu dezakegu hiru hamarkadetan

Ozeanoen bioaniztasuna errekuperatu dezakegu hiru hamarkadetan Ingurugiroa sendatzeko garaiz egon gaitezke... denbora gutxian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeanoen-bioaniztasuna-errekuperatu-dezakegu-hiru-hamarkadetan/@@download/image/vector-underwater-marine-ocean-life-abstract-banner.jpg
2020/04/02

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ingurugiroa sendatzeko garaiz egon gaitezke... denbora gutxian.
Ozeanoen bioaniztasuna errekuperatu dezakegu hiru hamarkadetan

Irudikatu une batez etorkizunean ingurugiroak hobera egin duela okerrera joan ordez; Ozeanoetako aniztasunaren %80 berreskuragarri izan daiteke oso denbora gutxian, gezurra badirudi ere. Hain zuzen, munduko 16 unibertsitatek burututako ikerketaren arabera, 30 urte nahikoak izan daitezke XX. eta XXI. mendeetan egindako triskantzei buelta emateko.

Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian argitaratu dituzte, eta bertan zehaztu dutenez, Ozeanoetako bioaniztasuna berreskuratzea ezinbestekoa da planetaren osasuna mantentzeko. Hala, osasun hori berreskuratzeko gakoak diren bederatzi ekosistema identifikatu dituzte: padurak, mangladiak, ur azpiko larreak, koralezko uharriak, algak, ostra sardak, arrantza guneak, megafauna (tamaina handiko animaliak) eta itsas zingoak. 

Hala, ekosistema hauetan sei neurri martxan jarrita, epe laburrean Ozeanoek beren osasuna berreskuratuko lukete; espezieak babestea, arrantza arduratsua, habitat horien berreskuratzea, itsas eremuak zaintzea, kutsadura gutxitzea eta Klima Aldaketaren eragina gutxitzea. 

Zientzialarien esanetan, itsasoen bioaniztasuna berreskuratzeko une gakoa bizi dugu orain; proposatutako neurriak ez dira ezinezkoak, eta aldiz, sekulako eragin positiboa izan dezakete guztiona den ingurugiroa berreskuratzeko.