Ozeano Barean sekula egin den zabor garbiketa handiena burutu da

Ozeano Barean sekula egin den zabor garbiketa handiena burutu da The Ocean Cleanup holandar erakundeak, sei astetan, 55.000 kg zabor erretiratu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ozeano-barean-sekula-burutu-den-zabor-garbiketa-handiena-burutu-da/@@download/image/IMG_8526.jpg
2023/09/05

Argazkiak: The Ocean Cleanup

The Ocean Cleanup holandar erakundeak, sei astetan, 55.000 kg zabor erretiratu ditu.
Ozeano Barean sekula egin den zabor garbiketa handiena burutu da

Bi urtetan zehar 287.787 kg biltzea lortu du Ozeano Bareko Pazifikoko Zabor Petatxu Handia deitutako lekutik (Victoria itsasertzetik 2.000 kilometrora eta Hawaii eta Kalifornia artean dagoena). 

Proiektu honek zabor bilketa sistema aurreratu bat diseinatu du. U formako gailu flotagarria itsas korronteez baliatzen da uretan flotatzen dabiltzan plastiko hondakinak harrapatzeko. Puntu jakin batera bideratzea ditu eta bertan, modu eraginkorrean, jaso litezke. 

Aipatutako Ozeano Bareko gune horretan neurri ezberdinetako plastiko partikulak pilatzen dira, ozeanoen biraketa bakoitzarekin, bertan amaitzen dutenak. Batez ere plastiko zati oso txikiekin osatuta dago, asko ikusezinak giza begiarentzat, eta uraren zutabe osoan pilatzen dira, ez soilik gainazalean. 

Plastic Europe erakundearen datuen arabera, 2019an ia 370 milioi tona plastiko berri sortu ziren mundu osoan. Horietatik 8.000 milioi kilok, urtero, itsasoan amaitzen dute. 

Plastikoagatik sortutako ozeanoen kutsadura honek uren kalitatea kaltetzen du eta itsas animalien bizitza arriskuan jartzen du. Izan ere, maizegi, hondakin hauekin elikatzen dira, euren ohiko elikadura delakoan, edo plastiko tranpetan harrapatuak geratzen dira. Itsas dortoka askok plastikozko poltsak medusekin nahasten dituzte eta irensten dituztenean osasun arazo larriak eragiten dizkieten, askotan baita heriotza ere. 

Beste zenbait animalian plastiko hondakinetan katigatuak geratzen dira eta zauri larriak eragiten dizkiete, ez diete behar bezala ibiltzen eta elikatzen uzten, deformatuak hazten dira eta denbora baten ondoren hil egiten dira. 

Gizakien bizitzari ere egiten dio arazo honek. Itsas animaliez elikatzean, kutsadura hori gure organismora sartzen ari gara, guk geuk sortutako zaborrarekin, gure osasuna kaltetuz.