“Oyo” ***

“Oyo” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oyo/@@download/image/angelic-oyo.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Angelic Kidjo
110.zenbakia
90eko hamarkadan ezagutu genuenontzat afrikar musikaren adar berria deskubritzeko atea izan zen. Beninen jaio arren, munduko hamaika txokotan bizi izandakoa da, eta horrek kultura eta musika ezberdinak gertutik ezagutu eta bere diskoetan esperimentatzeko aukera eman dio. Ahots pribilegiatua duen emakume honen disko berrian txikitatik entzun eta beregan eragina izan duten kantuen bertsio eder eta oso pertsonalak entzungo ditugu (Curtis Mayfield, James Brown, Santana, Otis Redding, Sidney Bechet, Bollywoodeko zineari keinua eta afrikar musikaren klasikoak, besteak beste). Gonbidatutako lagunen artean: Roy Hargrove, John Legend edo Dianne Reeves.