Oxigenorik ez Ozeanoetan

Oxigenorik ez Ozeanoetan Klima aldaketaren ondoriorik larrienak itsasoan gertatzen ari dira, eta lurrean gertatuko denaren abisua igortzen digute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oxigenorik-ez-ozeanoetan/@@download/image/sk-2017_04_article_main_mobile.jpg
2019/12/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Klima aldaketaren ondoriorik larrienak itsasoan gertatzen ari dira, eta lurrean gertatuko denaren abisua igortzen digute.
Oxigenorik ez Ozeanoetan

Azken mende erdian laukoiztu egin dira ozeanoetako eremu hilak, hau da oxigenorik ez duten zonaldeak. Hala, adituek diote gaur egun gutxienez zazpirehun direla hildako eremu horiek; 60ko hamarkadan 45 ziren. Horrekin batera, oxigeno kopuru txikia duten eremuak ere ugaritu eta hedatu egin dira.

Datuok 17 herrialdetako 67 zientzialarik jaso dituzte, eta IUCN Naturaren Babeserako Nazioarteko Batasunak argitaratu berri ditu. Pentsa dezakegu Ozeanoen oxigeno galerak ez digula zuzenean eragingo, baina zoritxarrez, uste dezakeguna baino gehiago eragin gaitzake. Hain zuzen, oxigeno galera nabarmena da eta ingurugiroaren elementuei eragingo die, hala nola, bizitzarako ezinbestekoak diren nitrogenoari eta fosforoari.

Zientzialarien iritziz, egoerari aurre egiteko itsasoetan eragitea lehentasunezkoa kontua da. Oraingik garaiz gabiltza itsasoko ekosistemak babestzeko, hala, ozeanoek karbono dioxido ugari xurgatu eta atmosfera hozten ere lagundu dezaketelako. Horrez gain, arrezifeek eta mangladiek osatutako hesi naturalek kostaldeak babes ditzakete denboraleetatik.