Overlook hotelaren sorrera

Overlook hotelaren sorrera https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Overlook hotelaren sorrera
1979an, beldurrezko zinemagintzaren lanik gorenetakoa zuzendu zuen Stanley Kubrick maisuak: The Shining. Filmak oinarri zuen Stephen Kingen eleberriak bazuen publikatu ez zen hitzaurre bat. Bertan, Overlook hotelaren sorrera istorioa kontatzen zen. Bada, Istorio hori berreskuratu eta Kubricken filmaren aurrekaria izango den pelikula prestatzen hasi dira. Hasiera baten, Alfonso Cuarón (Gravity, 2013) zen zuzendaritza lanak egitekoa, baina azkenean, Mark Romanek (Never Let Me Go, 2010) aukeratu dute.