Otsoak ehizatzea debekatuta

Otsoak ehizatzea debekatuta Espainiar gobernuak astearte honetan ezarri duen arauaren arabera babestu beharreko espezieen zerrendan sartu da otso iberiarra eta hori dela eta berau ehizatzea debekatuta geratu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsoak-ehizatzea-debekatuta/@@download/image/965e07f5-7ca8-4a4e-a72b-7f59ffb68e6a_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
2021/09/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar gobernuak astearte honetan ezarri duen arauaren arabera babestu beharreko espezieen zerrendan sartu da otso iberiarra eta hori dela eta berau ehizatzea debekatuta geratu da.
Otsoak ehizatzea debekatuta

Honela, atzotik ezingo da Hego Euskal Herrian otsorik ehizatu. Beraz, berau ehizatu beharko balitz, beste irtenbiderik ezinezkoa delako, komunitateko administraritzaren baimena beharko da. Hau da, otsoen ehiza onartua geratzen da soilik gune bateko abereei erasotzen badie eta eraso hauek ekiditeko aurretik hartutako neurriak eraginkorrak ez badira. 

Alabaina, aipatu EAE izan zela arau honen aurka bozkatu duen komunitateetako bat. Euskadirekin batera aurka azaldu dira Gaztela eta Leon, Asturias, Kantabria eta Galizia. Hauek iragarri dute errekurtsoa jarriko dutela ehiza erakundeekin batera. Bestalde, neurri honen aurka protestatzeko laborantza erakundeek mobilizazioak deitu dituzte. 

Oso bestelako erreakzioa izan dute erakunde ekologistek. WWF-k neurria ospatu du esanez "bioaniztasunaren babeserako etapa berri bat hasi" dela.