Otso ehiza

Otso ehiza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otso-ehiza/@@download/image/barcelonette_1398688339.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Barcelonette herrixkan, Alpe frantsesetan, maiz egiten dituzte ardi azokak. Azkenaldian, baina, otsoen erasoek gora egin dute zonaldean, eta artzainek galera handiak izan dituztela ohartarazi diete herrialdeko agintariei. Auziari konponbidea bilatu asmoz, hamabi milioi euro bideratu ditu Frantziako Gobernuak baserritarren sailak hesi elektrikoekin inguratu eta artzainak disuasio armekin hornitzera. Horrez gain, otso ehiza legeztatzea erabaki dute, 85 urtez debekatuta egon ondoren. Hartzen, otsoen eta katamotzen babeserako Ferus elkarteak aditzera eman du otsoak Europa hegoaldeko estatu guztietan aurki daitezkeela.