Otsaileko GAZTEZULO, dagoeneko kioskoan. Eskura ezazu!

Otsaileko GAZTEZULO, dagoeneko kioskoan. Eskura ezazu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsaileko-gaztezulo-dagoeneko-kioskoan-eskura-ezazu/@@download/image/2010236483zpaiz_mukaki_2.jpg
2012/12/13
berria
Otsaileko GAZTEZULO, dagoeneko kioskoan. Eskura ezazu!
Ipar Euskal Herriko Zpeiz Mukakirekin hitz egin dugu. Txapela, abarkak eta eskoziar kilt-a jarrita aritzen dira dantzan, han eta hemen. Haiei esker, fandangoa La Polla, Kortatu edota Lintontaun taldeko doinuekin dantzatzea posible da.

Drogari buruzko erreportaje zabala ere badakar GAZTEZULOk. Musikan, hamaika tresnarekin aritzen den Mursego eibartarrarekin hitz egin dugu, eta Fotomaton atalean, ziklokrosean dabilen Tania Calvo gasteiztar gazteak erantzun ditu gure galderak. Sexu atalean, bestalde, Nerea Sanchok transexualitatea jorratu du eta informatikari dagokionez, Haritz Rodriguezek euskal blogsferak ematen dituen sariei buruzko informazioa bildu du.