Otsailean estreinatuko diren zenbait telesail eta film
'Weathering Heights'
Emeral Fennellek Emily Brontëren Weathering Heights liburu ezagunaren istorioa izango du ardatz berak zuzendutako hirugarren filmean. Margot Robbie eta Jacob Elordi elkartu ditu istorio mingarri hau kontatzeko. Iparraldean otsailaren 11tik eta hegoaldean otsailaren 13tik aurrera ikusi ahal izango da zinemetan.
'The History of Sound'
Otsailaren bukaera aldera iritsiko da zinemetara Paul Mescal eta Josh O'Connor aktoreak protagonista dituen filma. Lehen Mundu Gerraren hasieran kokatutako istorio honetan, musikarekin lotutako bi gizonek topo egingo dute eta maitemindu egingo dira soinuaren bitartez.
'Como agua para chocolate'
Telesailaren bigarren denboraldia otsailaren 15ean iritsiko da HBO Maxera. Laura Esquivelen izenburu bereko liburuan oinarriturik, debekatutako maitasun istorio bat du oinarri. Janaria prestatzeko dohain bereziak dituen Tita gaztea da protagonista nagusia.

'O Agente Secreto'
Komedia ukituak dituen thriller hau laster iritsiko da gure zinemetara. Armando Wagner ikertzaile eta zientzialariak 70eko hamarkadako egoera politikoaren ondorioak pairatuko ditu. Wagner Moura aktoreak Oscarretarako izendapena lortu du.
'How to get to heaven from Belfast'
Derry Girls telesailaren sortzailea den Lisa McGeeren proiektu berria otsailaren 12an estreinatuko da Netflixen. Ikaskide izandakoaren heriotzak elkartuko ditu berriro aspaldiko hiru lagun. Heriotzaren inguruko misterioaren arrastoari jarraitu nahian, Irlandan barna eramango dituen abentura batean murgilduko dira. 
