Otsailaren 9an izango da Akaturen azken kontzertua

Otsailaren 9an izango da Akaturen azken kontzertua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-9an-izango-da-akaturen-azken-kontzertua/@@download/image/akatu_talde_oso_1358252375.jpg
2013/01/15
berria
Gure Garaia taldearen hondarretatik sortu zen Iruñean 2004 urtearen bueltan Akatu. Ibai Iriarte eta Jon Basaguren ahotsan, Iker Fernandez baterian, Aritz Garzes eta Patxi Goñi gitarran, Ibai Perez baxuan eta Imanol Azkona djembea, datorren otsailaren 9an eskainiko dute azken kontzertua.


2004ean aditu genuen lehendabizikoz Akatu Taldea. Artikako estudioetan grabatu zuten sei kantek osatzen zuten maketa. Beranduxeago, 2006an Kateak, lehen diskoa kaleratu zuten eta bi urteroko fideltasunari helduaz 2008an kaleratu zuten Utopiaren indarra. 2011ean berriz, duela bi urte inguru, Phoenix jaio zen, taldearen azken lana.

Gasteizko txosnetan, Larragako Koponrocken eta Kalesound lehiaketan irabazleak izan dira eta 2009an Villa de Bilbaon bigarren saria eskuratu zuen, Euskal Herriko talde onena kategorian. Azken zortzi urteetan hamaika txokotan aritu ondotik, berriki jakinarazi dute otsailaren 9an Burlatan egingo dutela taldearen agurra.

Izaki Gardenak  jarraitzaileek hortaz, ezinbertzeko hitzordua dute datorren otsailaren 9an, Burlatako Euskal Herria peñan gaueko 22:00etan.