Otsailaren 12tik 17ra izango dira Irunen eta Donostian 'Hitzak hegan' olerki jardunaldiak

Otsailaren 12tik 17ra izango dira Irunen eta Donostian 'Hitzak hegan' olerki jardunaldiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/otsailaren-12tik-17ra-izango-dira-irunen-eta-donostian-hitzak-hegan-olerki-jardunaldiak/@@download/image/olerkitopaketak_1359713381.jpg
2013/02/01
berria
Badatoz, beste behin, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Irungo Kabigorri Ateneoak antolatzen dituzten Olerki Topaketak. Aurtengo jardunaldiak otsailaren 12an abiatuko dira eta aste guztian zehar, hitzordu interesgarriak ikusi ahal izango dira Donostian eta Irunen.


Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Asier Serranok estreinatuko du 'Hitzak hegan' jardunaldien egitaraua. 'hoteleko kantu eta kontuak' emanaldia izango da besteak beste, otsailaren 12an ilunabarreko 19:30etan. Nostalgiara eta bakardadera gerturatuko da ikuslea emanaldi honetan, izan ere, obrak hotel magiko bateko bezeroen sentimenduak irudikatuko ditu.

Errezitaldietan parte hartuko dute, besteak beste, Mariluz Secillak, Franciso Javier Irazokik, Castillo Suarezek, Borja Estankona musikariak, Jose Blancok, Luis Garciak, Jabier Sistiagak eta Esther Barandiaranek.

Musika eta errezitaldiak nagustiuko dira asteartetik igandera Donostian eta Irunen, eta hitzordu guztiak ilunabarreko 19:30etan izango dira. Egitauak ikusi daitekeen bezala, errezitaldi guztiak, ordutegi desberdinean, Irungo Kabigorri Ateneoan eta Donostiako Koldo Mitxelenan ikusi ahal izango dira.

Egitaraua:


  • Otsailak 12, asteartea:
    'Hoteleko kantu eta kontuak', Asier Serrano
    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
  • Otsailak 13, asteazkena:
    'Nefoé Mujer: mala hierba', Mariluz Secilia
    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
  • Otsailak 14, osteguna:
    'La poesía de Irazoki', Francisco Javier Irazoki
    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
    'Hoteleko kantu eta kontuak', Asier Serrano
    Irungo Kabigorri Ateneoan
  • Otsailak 15, ostirala:
    'Urtebetetze festa', Castillo Suarez
    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
    'La poesía de Irazoki', Francisco Javier Irazoki
    Irungo Kabigorri Ateneoan
  • Otsailak 16, larunbata:
    'Un lenguaje total', José Blanco
    Irungo Kabigorri Ateneoan
  • Otsailak 17, igandea:
    'Concierto poético', Luis Garcia Montero
    Irungo Kabigorri Ateneoan