Otsaila hasieran Culinary Action foruma egingo dute Donostian

Basque Culinary Center fundazioaren ekimenez, Culinary Action gastronomia eta elikadura ekintzaileentzako nazioarteko foruma egingo dute otsailaren 3 eta 4an, astelehena eta asteartea, fundazioaren egoitzan. Sukaldari entzutetsuak ez ezik, sektore gastro-ekonomikoan aditu diren hainbat lagunek ere hitzaldiak eskainiko dituzte.
Nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren sektoreak berebiziko garrantzia du herrialde baten oinarri sozio-ekonomikoan, negozio berriak sortzen dituzten ekintzaileek aberastasuna eta garapen sozial eta ekonomikoa eragiten baitute. Horregatik, Mondragon Unibertsitateak 2009an abiatutako Basque Culinary Center fundazioaren helburuetako bat, etorkizuneko sukaldariak prestatzeaz gain, negozio berriak sortzen eta dinamizatzen laguntzea da.
Hala ba, datorren otsailaren 3 eta 4an Culinary Action elikadura eta gastronomia ekintzaileentzako nazioarteko foruma egingo dute. Euskal Herriko nahiz atzerriko sukaldari ospetsuek beren esperientziak, pasioak eta ikuspegia elkarbanatuko dituzte, eta parte hartzaileen artean eztabaidak eta hausnarketak eragiteko zazpi tailer dinamiko eskainiko dituzte. Ideia, proiektu eta negozioak mahai gainean jartzeko gunea izango da Basque Culinary Center bi egunez.
Plangintza
Foruma otsailaren 2an hasiko da, iluntzeko 20:00etan, ongietorri afariarekin. Hurrengo egunean, goizeko 9:00etan egingo dute aurkezpena, eta arratsaldeko 18:30ak bitarte, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, bazkaria eta World Cafea egingo dituzte. 19:30eko Pitch&Pote-arekin; itxiko dute eguna. Bigarren egunean plangintza berbera jarraituko dute, saioaren amaiera 17:00etan izango bada ere.
Hitzaldiak eskainiko dituzten adituen artean aipatzekoak dira Erresuma Batuko Fraser Doherty SuperJam marmelada ekoizlea, Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz sukaldari ospetsua, Happy Pills gozoki enpresaren sortzaile den Domingo Ojeda eta Itsasmendi txakoli bodegako Garikoitz Rios.
Izena eman
Forumean parte hartu nahi izanez gero, helbide honetan sartu eta urratsak jarraitu besterik ez duzu egin behar. Tarifa 120 eurokoa da, baina unibertsitate eta lanbide heziketako ikasleek 80 euro soilik ordaindu beharko dituzte.
1. Ideiatik negoziora: 48 hours Food Incubator
2. Produktutik finantzaketara: Salmahaiaren beste aldetik emandako ideiak
3. What is next: Elikadura. "Elikagai bat, negozio bat"
4. What is next: Gastronomia. "Tendentzia berriak"
5. Zure negozioa diseinatzeko osagaiak
6. Izan ekintzaile: Pasiotik negoziora
7. Esperientzia bat sortu: Produktua birsortzearen artea

Tailerrak