Ostutako mugikorra itzuli duen lapurra

Ostutako mugikorra itzuli duen lapurra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostutako-mugikorra-itzuli-duen-lapurra/@@download/image/20122293962Ballat.jpg
2012/12/13
berria
Ballat herrian, Melbournetik 100 kilometrora, telefono mugikor bat lapurtu zuen 46 urteko gizon batek urrian. Atzemandako altxorra erabiltzen hasi zenean, ordea, larritu egin zen: haurren irudi pornografikoak topatu zituen aparailuan. Kosta zaio, baina azkenean, poliziarengana joatea erabaki du berak egindako delitua aitortzera eta bestearena salatzera. Eguneko ekintza ona egin zuelakoan etxera itzultzekotan zegoela, ostera, atxilotu egin dute udaltzainek: goraipatzeko jarrera izan du, bai, baina lapurreta delitua da, eta hilabeteko kartzela zigorra eta isuna ezarri dizkiote.