Ostiraletik igandera, Müsikaren Egüna Urdiñarben

Ostiraletik igandera, Müsikaren Egüna Urdiñarben https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiraletik-igandera-musikaren-eguna-urdinarben/@@download/image/24_musikaren_eg_1368778702.jpg
2013/05/17
berria
Kultura arteko topagune bilakatuko da gaur hasi, maiatzak 17, eta igandera bitarte Urdiñarbe (Zuberoa), izan ere, Müsika Egüna ospatuko dute. Larunbatean, gainera, Xiberoko Dantzaren Eguna egingo dute lurralde osoan.


Bil Xokoa elkartearen eskutik, 24. Müsikaren Egüna egingo dute ostiraletik igandera Uridiñarben. Nazioartetik nahiz Euskal Herritik hurbildutako musikariek bat egingo dute bertan, eta hamaika emankizun eskainiko dituzte hiru eguneko tartean. Besteak beste, erakusketak, dantza saioak eta musikarekin loturiko diziplinak barneratuko dituzte, eta baita harri jasotzaile, aizkolari eta segalari erakustaldiak ere.

Azpimarragarria izango da, esaterako, igandean goizeko 10:30etatik aurrera Kolonbiatik etorritako Piurek taldeak; Ezpela, Petti eta Zezenaren taldea euskaldunek; eta hainbat bertsolarik doan eskainiko duten kontzertua. Hona hemen gainerako hitzorduak.

Zuberoako Dantzaren Eguna
Larunbatean, halaber, Zuberoako Dantzaren Eguna egingo dute eskualde osoan. Zuberoako Herri Elkargoa, Mauleko herria, eta Bil Xokoa, Xiberoako Zohardia eta Aitzindariak elkartea izango dira antolatzaileak, eta eztabaidak, erakusketak eta dantza emanaldiak prestatu dituzte goizeko 9:30etik aurrera.

Besteak beste, Jon eta Claude Iruretagoienaren dantza arropa erakusketa izango da ikusgai, eta 10:00etatik aurrera Leheneko maskaradetatik oraikoetara mintzaldia eskainiko dute. Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezue.