Ostiralean zabalduko dute Ahotsenean izena emateko epea

Ahotsenean Durangoko Azokara begira daude dagoeneko. Abenduaren 3tik 8ra izango da azoka, eta aurten ere, 2021eko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango dute helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izan dezaten sortzaileek.
Bertan parte hartzeko izen-emate epea ostiralean, hilak 8, irekiko dute goizeko 09:00etan. Horretarako, webgunean agertuko den formularioa bete beharko da. Eskaerak iritsi ahala beteko dira tokiak, beraz, azkar ibiltzea komeni da.
Egitaraua osatzeko irizpideen artean honako hauek hartzen dituzte kontuan: 2021 urtean argitaratutako diskoa edo liburua izatea, eta euskarazkoa. Lurralde eta genero oreka ere aintzat hartuko dituzte.