Ostiralean jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Iruñean

Ostiralean jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Iruñean Sei bertsolari gaztek hartuko dute parte LABAn izango den saioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-jokatuko-da-nafarroako-eskolarteko-bertsolari-txapelketa-irunean/@@download/image/nafarroako eeskolartekoa albistea.png
2024/04/24
Sei bertsolari gaztek hartuko dute parte LABAn izango den saioan.
Ostiralean jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa,  Iruñean

14 eta 18 urte bitarteko sei bertsolari gaztek hartuko dute parte apirilaren 26an Iruñean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 38. edizioan. Honako hauek arituko dira bertsotan: Amaia Fernandez Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea). Ander Aranburuk aurkeztuko du saioa, eta Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont eta Nerea Bruño arituko dira epaile lanetan. 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta hortik lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehen ariketara. Horietatik bi igaroko dira ganbarako lanera. Ohiko legez, lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du txapela. Irabazlearen txapelaz gain, txapelketako lehen bi sailkatuak Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira. 

Saioa 18:00etan hasiko da Iruñeko LABAn eta sarrera doakoa izango da.