Ostiralean izango da GAZTEZULOren bideo lehiaketaren sari banaketa festa

Ostiralean izango da GAZTEZULOren bideo lehiaketaren sari banaketa festa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-izango-da-gaztezuloren-bideo-lehiaketaren-sari-banaketa-festa/@@download/image/201012226festa_gonbidapena.jpg
2012/12/13
berria
Irailean zuen munduak bideo bidez erakusteko eskatu genizuen, eta kamera atzean maisu zaretela erakutsi diguzue, zulozaleak!. Mila-mila esker denoi!!! 40tik gora bideo jaso ditugu, eta den-denak GAZTEZULO.COM en ikusgai daude. Denak, ordea, ezin saritu. Epaimahaiak eta baita zuek zeuen botoekin aukeratutakoak sarituko ditugu ostiralean, Euskararen Nazioarteko Egunean, Donostian, Doka Kafe Antzokian.

22:00etan hasiko da festa eta sarrera doan da. Aurrena, saritutako bideoak proiektatuko ditugu eta jarraian sariak banatuko ditugu. Festa ez da horrekin amaituko, ez ba! Ander Lipus aktore ezagunak Hala Mintzatu zen Zappatrusta antzezlana taularatuko du eta, hura bukatuta, DJ Bullek dantzan jarriko gaitu han bildutako guztiok. Dudarik, ala?