Ostiralean inauguratuko dute Alba Matilloren 'Santuario' erakusketa Gasteizko Montehermoson

Ostiralean inauguratuko dute Alba Matilloren 'Santuario' erakusketa Gasteizko Montehermoson Erakusketa apirilaren 14ra arte egongo da irekita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-inauguratuko-dute-alba-matilloren-santuario-lanaren-banakako-erakusketa-gasteizko-montehermoson/@@download/image/photo1710240591.jpeg
2024/03/13
Erakusketa apirilaren 14ra arte egongo da irekita.
Ostiralean inauguratuko dute Alba Matilloren 'Santuario' erakusketa Gasteizko Montehermoson

Alba Matilla artistaren Santuario (Santutegia) lehen bakarkako erakusketa zabalduko dute ostiralean, 19:00etan. Arte Ederretan graduatua da Matilla, eta pintura-espezialitatea landu zuen. Arte Garaikidearekin lotutako Ikerketa eta Sorkuntza Masterrean hasi zen bideo eta pintura arloko lanak 3D diseinuko softwarerekin bateratzen.

Masterra iaz amaitu zuen eta ondoren 3D mekaniken arloko prestakuntzarekin eta paisaia birtualaren eta fisikoaren dialektiken inguruko ikerketarekin jarraitu du. Hondakinak, memoria industrialaren kontserbazioa eta mundu digitalean pintura egiteko modu berriak landu ditu. Desindustrializatutako eremuetako paisaia eta bertan bizi direnen nortasunean horrek duen inpaktua du ardatz bere lanean. Horretarako, hiru arlo hauek erabiltzen ditu: bideoa, fotogrametria edo 3D eskaneatzea, eta pintura.

Hainbat erakusketa kolektibotan eta arte jaialditan parte hartu du Bilbon, Galizian, Madrilen, Londresen, Marseillan eta Monçaon. LABoral Arte eta Sorkuntza Industrialeko Zentroan egoiliar artistikoa izan da 2023tik 2024ra bitarte.

Erakusketa Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan egongo da ikusgai apirilaren 14ra arte. Proiektuaren komisarioa eta tutorea Mawatres izan da.