Ostiralean hasiko da Dantzaldia 2012, Bilbon

Ostiralean hasiko da Dantzaldia 2012, Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-hasiko-da-dantzaldia-2012-bilbon/@@download/image/2012131610dantzaldia1.jpg
2012/12/13
berria
La Fundicion aretoak antolatuta, dantza garaikidearen festibala martxan jarriko dute otsailaren 3an, ostirala. Emanaldiak, bideo proiekzioak eta tailerrak antolatu dituzte martxoaren 29ra bitartean, eta Bilboko hainbat lekutan izango dira. Aurtengoan, zubiak eraikitzea eta mugak zeharkatzea du helburu Dantzaldiak, lankideen artean loturak egin eta elkar laguntzeko.



Negua gogor dator aurtengoan, beharbada, beste urteetan baino krudelago. Horregatik, edizio honetan ezagutu beharreko pieza berriak, gozatu eta elkarbanatu beharrekoak barneratu dituzte. Garai zailei aurre egiteko, profesionalen arteko harremanak sendotu eta beren lana ikusarazi nahi dute dantzariek, eta horretarako eszenatoki paregabeak dira Dantzaldiakoak.

Besteak beste, Gaël Domenger izango da Bilbon, Biarritzeko Balletarekin. Bi hirien artean behin baino gehiagotan egin dituzte elkarikidetza loturak, eta ez da Biarritzeko Balleta Bilbora joaten den lehen aldia izango.

Abou Lagraa frantsesak ere pieza bat eskainiko du Algeriako Ballet Nazionalarekin batera. Oso ongi ezagutzen dituzten musika obrak taularatuko dituzte, energiaz beteriko irakurketa bereziak eginaz.

Rocio Molinak, Dantzako Sari Nazionalak, hain zuzen, bere mugak gaindituko ditu, ardoa lagun hartuta prestatutako ikuskizun batekin; eta Mizel Theretek ere (aurtengoan, bi ikuskizunetan parte hartuko duenak) adinari, iturriei eta igorpenari egingo die omenaldia, Sugundo Olaetan izan zituen hiru ikaslerekin batera prestatutako koreografiaren bidez.


Beste hainbat ikuskizun


Pierre Rigal: Bere ohiko ironiarekin homo erectusaren historia taularatuko du.

Bastardproduktions: Tarta eta kafea eskainiko die ikusleei.

Sharon Fridman: Mugimenduko bere proiektuak aurkeztuko ditu.

Sonia Gomez: "Ezezagunekin" izandako esperientziak kontatuko ditu.