Ostiralean eta larunbatean izango da Iruña Rock jaialdia

Ostiralean eta larunbatean izango da Iruña Rock jaialdia Su ta Gar, Lendakaris Muertos, eta los Chikos del Maiz taldeek joko dute bertan, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiralean-eta-larunbatean-izango-da-iruna-rock-jaialdia/@@download/image/iruñea sutan.png
2022/03/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Su ta Gar, Lendakaris Muertos, eta los Chikos del Maiz taldeek joko dute bertan, besteak beste.
Ostiralean eta larunbatean izango da Iruña Rock jaialdia

Iruña Rock musika jaialdia bueltan da, pandemiaren eraginez azken bi urteetan huts egin eta gero. Guztira 17 kontzertu egingo dituzte ostiralean eta larunbatean Navarra Arenan, Iruñea sutan berriz ere lelopean. 

Ostiralean, hilak 18, arratsaldeko lauretan irekiko dituzte ateak eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak. Honako talde hauek joko dute: Mosh, Su ta Gar, Lendakaris Muertos, Desakato, Segismundo Toxicomano, Tropa do Carallo, eta The Guilty Brigade. 

Larunbatean, berriz, ordu bat eta erdietan sartu ahal izango da eta orduerdi geroago emango diote hasiera. Virenque, Los de Marras, Ira, Aphonnic, Buhos, Los Chikos del Maiz, Kase.O Jazz Magnetism, Zoo, Mafalda, eta Dinamita arituko dira. 

Abonuak 65 euroan daude salgai eta eguneko sarrerak, berriz, 37 euroan.